Gure Esku Dago

239 elorriarrek eman dute dagoeneko aurretiazko bozka

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 4a, 15:34

Bihar 13:00ak arte egongo da aukera Gure Esku Dagoren galdeketan boto aurreratua emateko.

Domekan ospatuko da herri-kontsulta Durangaldeko bost herritan, baina herritarrek bozka aurreratua emateko aukera dute egun hauetan. Esaterako, Elorrion, dagoeneko 239 herritarrek eman dute bozka, eta bihar arte izango dute aukera bozka aurreratua emateko.

Elorrioko Gure Esku Dagoko kideek jakitera eman dutenez, aurrez bozkatzea gura duenak Berrio-Otxoa kaleko egoitzan izango du aukera gaur arratsaldean zein bihar goizean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!