Herrian amianto kasurik badagoen aztertuko du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 3a, 10:05

Herriaren Eskubideak, Asviamie eta Elorrixa Ekologi Taldeak aurkeztutako mozioa aho batez onartu ondoren, Elorrioko Udalak herrian amianto kasurik badagoen aztertzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, amiantoaren inguruko inbentario bat egingo du Elorrioko Udalak.

Bestalde,  amiantoaren inguruko kanpaina informatzaile bat egitea eta egon daitezkeen kaltetuei jarraipen bat egin eta kontrol batzuk egitea adostu zuten, besteak beste, joan den egueneko osoko bilkuran.

Gainera, amiantoa bukatzeko, aurrekontuetako atal bat horretara bideratzea ere erabaki zuen Elorrioko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!