EAJk errepideen egoera hobetzen hasteko eskatu dio gobernu taldeari

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 31a, 17:00

Herriguneko zein landa inguruko errepideak "hondatuta" daudela eta konponketa lanekin hasteko eskatu dio Elorrioko EAJk gobernu taldeari.

Oposizioak jakitera eman duenez, konponketa lan hauetarako aurreikusi den aurrekontu "eskasiak" eragin du errepideak kaltetzea. "Landa inguruetako bideak konpontzeko partida 2016 urtean 35.000 eurotik 15.000 eurora murriztu zen", adierazi du Joseba Mujika EAJko bozeramaileak.

Errepidean egoera hobetzeko asmoz, hiru neurri proposatu dituzte oposizioko kideek. Lehenengoa, Eleizalde eta Goietako errepideak eta San Agustinerako irteera konpontzea, bigarrena, Elorrioko errepideen egoerari buruzko azterketa bat garatzea eta inbertsio plan berezia burutzea. Eta azkenik, hurrengo urteko udal kontuetan atal horretarako 40.000 euro jartzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!