Gure Esku Dago

Elorrioko udaleko zinegotziek maiatzaren 7ko herri galdeketarekin bat egin dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 24a, 12:19

Erabakitzeko eskubideaz ariko dira Aoiz eta Barandiaran eguaztenean.

Elorrioko Gure Esku Dago taldeak maiatzaren 7rako deitutako herri galdeketa babestu dute udaleko zinegotziek. Atzo egindako bilkuran, maiatzaren 7ko herri galdeketa herritarren partaidetza demokraziaren oinarri dela, eta erabakitzeko eskubidea, elkarbizitzarako tresna ezinbestekoa dela azpimarratu zuten.

Udalbatza aretotik Elorrioko Udaleko zinegotziek herrirratei deia egin diete maiatzaren 7ko herri galdeketan parte hartzeko.

Hitzaldia, eguaztenean

Bestalde, maiatzaren 29rako Elorrioko Gure Esku dagok hitzaldia antolatu du. Floren Aoiz eta Xabier Barandiaran hizlari izango dituen berbaldia, 19:00etan hasiko da, Arriolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!