Elorrioko Wiside Telecom enpresako "prekarietatea" salatu du ELAk

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 15a, 10:00

Bihartik, martxoaren 16a, aurrera Eroskiko zentralaren aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte.

ELAk Wiside Telecom enpresako langileen egoera salatu du. Sindikatuak jakitera eman duenez, Elorrioko enpresa honek Eroskirentzat lan egiten du azpikontrata moduan.

Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, Wiside Telecom enpresako langile gehienek, lanaldi osoan, 900 eurotik beherako irabaziak dituzte eta enpresak "ez ikusiarena" egiten omen du. Gainera, langileei, gehien bat gazte eta emakumeei baldintza "prekarioak" eskaintzen dizkietela jakitera eman dute.

Guzti horrekin amaitu eta hori salatzeko asmoz, bihar, 16:30etatik 17:00etara eta martxoaren 24an 13:30etatik 14:30etara elkarretaratzeak egingo dituzteko Eroskiko zentralaren aurrena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!