Azken hilabeteetan, hainbat izan dira Elorrion egindako lapurretak. Ertzaintzak otsailaren 24an, goizaldean, egindako lapurreta batekin lotzen du atzo atxilotutako gaztea. Tabernako jabeak, taberna irekitzera joan zenean atea behartuta zegoela ikusi zuen eta dirua, tablet bat... faltan bota zituen.
Ertzaintzari gertakariaren berri eman ondoren, hauek, ikerketa bat martxan jarri zuten, eta atzo gazte bat atxilotzea lortu zuten. 27 urteko gazteak lapurreta honekin, eta herrian egindako besteren batekin ere zerikusia izan dezakeela jakitera eman dute. Bestalde, ikerketak aurrera jarraitzen duela adierazi dute prentsa ohar bidez.