Istripua amaituta zabaldu dute saihesbidea

Anboto 2017ko ots. 15a, 08:23

Elorrioko saihesbidea itxita dago, N-636 errepidean, 41 kilometroan, bi autoren arteko istripua dela eta. Ibilgailuetako bat irauli egin da eta emakume bat harrapatuta gelditu da, suhiltzaileek autotik atera duten arte.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bi autoetako gidariak zauritu dira eta, Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!