EH Bilduk nekazal guneak "bertan behera utzita" dituela kritikatu du EAJk

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 9a, 16:24

Nekazal gunei dagozkien partidak murriztu dituztela salatu du EAJk.

Gobernu taldeak nekazal guneak "bertan behera utzita" dituela salatu du prentsa ohar bidez Elorrioko EAJk.  "Elorrioko auzoen egoera hobetu beharrean kaskartu egin da, eta, hori gutxi balitz, gune horietara bideratutako politika publikoak murriztu egin dituzte", adierazi du Joseba Mujika bozeramaile jeltzaleak. 

Oposizioko taldeak azaldu duenez, 2016an gobernu taldea ez zen auzoetako ordezkariekin batu eta nekazal guneei dagokien partidak murriztu zituzten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!