Gaztetxearen 29. urtemuga ospatuko dute zapatuan

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 8a, 11:00

29 urte pasatu dira jada Elorrion gaztetxea sortu zutenetik. Une hori gogoratzeko eta urteurrena ospatzeko asmoz, egitarau zabala antolatu dute gaztetxeko kideek otsailaren 11rako.

Zapatuan 10:30ean hasiko dute eguna Erreka kalean, graffiti tailer bategaz. Ondoren, 12:30ean, artisten poteoa egingo dute gaztetxean, eta 14:00etan, berriz, urteroko omenaldia egingo dute elorriarrek San Josen. 

Omenaldi osterako, bazkaria antolatu dute Elorrioko gaztetxeko kideek, 14:30erako. Eta bazkari ostea alaitzeko, gazteek jolasak antolatu dituzte.

Arratsaldean, 18:00etan, familia argazkia egingo dute gaztetxean, eta 19:30ean Mud Candies taldeak kontzertua eskainiko du. Azkenik, jai egunagaz bukatzeko, Bad Sound Sistem eta Garila 26 taldeek kontzertua eskainiko dute, eta, jarraian, DJ ElvisCainok jarriko du festarako musika.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!