Presoen etxeratzea eskatu dute, Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 8a, 10:15

Arkaitz Bellon eta Jose Mari Aranzamendi Katxue gogoratu zituzten.

Duela 20 urte Alcalá Mecon (Madril, Espainia) hildako Jose Mari Aranzamendi Katxue eta duela hiru urte Puerto de Santa Mariako (Andaluzia, Espainia) kartzelan hildako Arkaitz Bellon elorriarrak gogoratu zituzten herrian.

Urteurren horien harira, 150 lagun inguru batu ziren Espetxe politika kriminalari stop leloa zuen manifestazioan. “Egun kartzelan larri gaixorik dauden 10 presoak lehenbailehen etxean eta beharrezkoa duten zaintza jasotzen egon behar luketela esaten gabiltza, berriro gertatu ez daidin”, esan zuten deitzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!