Bizkaibus zerbitzua hobetzea eskatu dio Elorrioko Udalak Aldundiari

Markel Onaindia 2017ko ots. 3a, 17:00

Besteak beste, goizeko lehen orduetan masifikazioa egoten dela adierazi du udalak, eta Leioako kanpusetik bueltan konexio arazoak ere izaten direla. Udaleko ordezkariak Aldundiko garrazio zuzendariagaz batzartu dira horretaz berba egiteko.

Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, autobus erabiltzaile talde bategaz batu ziren, eta horren ondorioz egin dituzte eskaerak. Iguria auzoan geltoki bat ipintzeko beharraz ere mintzatu da udala, eta handik herrigunera joateko oinezkoentzako bide seguru bat ere eskatu du. Zuzendariak hilabeteko epean erantzungo duela esan ei die.

"Elorriok duen garraio publiko bakarra autobusa izanik, gaur egun dugun zerbitzua hobetu beharra dagoela" uste du Idoia Buruaga alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!