Bi autok istripua izan dute Elorrion

Anboto 2017ko urt. 27a, 18:11

Arratsaldeko 17:00ak inguruan bi autok istripua izan dute Elorrion, N-636 errepidean eta auto bateko gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

Renault Megand eta Opel Astra markako auto bik istripua izan dute Elorrion, Besaide poligonoaren aurrean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, ordu betez, errepidea itxita egon da Durangorako norazkoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!