Etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du Elorrion

Anboto 2017ko urt. 25a, 19:40

Arratsaldeko 19:00ak inguruan Elorrioko Otsa kalean sua piztu da etxe bateko sukaldean, ke-kanpaiak sua hartuta. Ertzaintzak jakitera eman duenez, bizilagunek sua kontrolpean izatea lortu duten arren, suhiltzaileak joan dira sua amatatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!