Herri galdeketaren aldeko sinadurak batzeko eskainiko dituzten bideak azaldu zituzten. Alde batetik euren lokalean (Berrio Otxoa 41), sinatu daiteke astelehenetan, 18:00-19:00 artean. Beste toki finko bi ere jarriko dituzte: Ibarra auzoan, eguenetan, 19:00etatik 20:30era eta Elorrioko plazan barikuetan, 19:00etatik 20:30era.
Ekitaldian hainbat herritar ez ezik udalean ordezkatuta dauden alderdi guztietako kideak (Bildu, PNV eta Herriaren Eskubidekoak) igo ziren eszenatokira sinadura orria sinatzera. Aurkezpenean azaldu zutenez "joera desberdinak batzea" dute helburu "aniztasuna delako etorkizuna". "Zer hautatzen dugun baino, partaidetza ahalik eta altuena izatea da arrakastaren neurria", azaldu zuten.
Antzerki saio labur bat ere izan zen. Ikasbidaia nora egin erabaki behar zuten bi gazteren saioak erabakitzeko eskubidearen bertsioa eskaini zuen, gazteen ikuspuntutik.
Hona atzoko aurkezpeneko hainbat irudi. (Argazkiak: Gaizka Peñafiel eta Patxi Granado)