Ekintza bandalikoen aurrean, nerabeekin lanketa egingo du Elorrioko Udalak

Anboto 2017ko urt. 19a, 15:44

Ezezagunek hainbat kalte eragin dituzte azkenaldian Elorrion. Larriena, Zenita 18.eko kurban olioa eta ura bota izana, izoztu zedin eta auto zein oinezkoek laban egiteko. Farolak eta San Joseko jolasguneko elementuak ere kaltetu dituzte. Udal arduradunek uste dute herriko nerabeak direla, eta horregatik, adin tarte horretako gazteekin lanketa berezia garatuko du.

Herrian zehar hainbat kale-argi lurrera bota eta San Jose jolasguneko elementuak erre dituzte, beste eraso batzuen artean. "Onartezina deritzogu herrian horrelako ekintzak egitea, guztionganako errespetu falta itzela baitira. Kalte ekonomikoez haratago, ekintza hauen ondorioz gerta zitezkeen kalte pertsonalak dira benetan kezkatzen gaituztenak", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Hala ere, ez da kalte pertsonalik egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!