Elorrion herri galdeketa egin ahal izateko, sinadurak batzen hasiko dira zapatuan

Anboto 2017ko urt. 17a, 09:49

Maiatzaren 7an herrian egingo duten galdeketaren aurkezpena deitu dute zapaturako. 18:00etan izango da, Arriolan. Ekitaldian sinadurak batzeari ekingo diote; 700 behar dituztela azaldu dute, herritarren %10 hain zuzen ere.

Elorrioko Gure Esku Dagok galdeketaren aldeko hainbat pauso eman ditu azken urteotan; adibidez, iaz galdeketa sinboliko bat burutu zuten, eta 487 herritarrek eman zuten botoa, 484 alde agertuta. Orain, dagoeneko galdeketa prestatzeko prozesuan dabiltza. Durangon, Abadiñon eta Zornotzan ere maiatzaren 7an galdetuko diete herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!