Idoia Buruaga alkateak adierazi du Gracia "lankide eta zinegotzi bikaina" izan dela, eta bere erabakia aitortu du. "Uzten badu, berak nahi duena ematera ez delako heltzen da", baloratu du alkateak. Guztira, ia 6 urte eman ditu, 2 gobernuan.
Txus Arrieta euskara teknikaria da Arabako aldundian, eta udalean euskara, hezkuntza eta gizarte ekintza arloak hartuko ditu. Orain arte ere parte hartu izan du EH Bildun, eta "harreman estua" eduki du gobernu taldeagaz. "Zazpigarren joan nintzen hauteskunde zerrendan, eta hiru botogatik ez nintzen udalean sartu", gogoratu du Arrietak.
Graciaren ukoagatik, hemendik aurrera Buruaga arduratuko da ogasunaz, eta Xabier Dominguez auzoetaz.