Goizeko 09:30etik 13:00etara herritar orok edukiko du zamalanak egiteko aukera. Lasterbide lez erabiltzen ez dela ziurtatzeko, denbora muga ezarri dute; gutxienez 2 minutuz eta gehienez 30 egon ahalko da autoa kale barruan. Merkatarien kasuan, 06:00etatik 14:00etarako tartea edukiko dute zamalanetarako, eta denda bakoitzak baimen bat izango du. Kalean erroldatuta egon eta garajerik ez dutenek, ostera, egun osorako baimena (etxeko baimen bi) jasoko dute, 16:00etatik 20:00etarako tartea kenduta.
EH Bilduko gobernu taldearen iritziz, "oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea lehentasun bat izan behar da". Horrela, Belenguan eta Ibarran egingo dituzten obretan ikuspegi horiek kontuan hartuko dituztela esan du Xabier Dominguez alkateordeak.