Gudariak omendu dituzte Intxortan

Anboto 2017ko urt. 9a, 09:31

Intxorta mendira igoera burutu zuten atzo gudarien omenez.

Eguraldia lagun zutela 200 lagunetik gora batu ziren atzo Intxortan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez inguruko herri ezberdinetatik mendira igoera egin ostean gudarien omenezko ekitaldia burutu zuten eta urteroko argazkia atera zuten. Hau bukatzean, berriz, Elgetan triki-poteoan ibili ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!