Elorrioko Batzokiko bi txanpon-makinetako dirua lapurtu dute

Anboto 2016ko abe. 29a, 16:58

Goizeko 7:30ean gertatu da lapurreta. Ertzaintzak azaldu duenez, tabernako bi txanpon-makinetan zegoen dirua lapurtu dute.

Goizeko lehenengo orduan lapurrek atea apurtu eta txanpon-makinetara jo dutela gaineratu du Ertzaintzak. Agenteek ikertzen jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!