Elorrioko souvenirrak, soinean eramateko eta jolasteko egokiak

Markel Onaindia 2016ko abe. 20a, 09:55

Silvia Formentik eta Amagoia Salazarrek irabazi dute herriko souvenirra aukeratzeko lehiaketa. Guztira, 16 lan aurkeztu dira, eta sortzaile bi horien lanak hautatu dituzte.

Amagoia Salazarren zintzilikari bat eta brotxe bat, eta Silvia Formentik landutako jolas bat izango dira Elorrioko bidai-opariak, hemendik aurrera turistei eskainiko dizkietenak. Denetan, herriko irudiak dira erreferentzia nagusi.

Udalak lehiaketa abiatzean azaldu zuenez, azken urtetan gora egin du turista kopuruak, eta bertako oroigarriren bat lortzeko interesa erakutsi dute askok. Horregatik sortu dute souvenirra aukeratzeko lehiaketa. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!