Guatemala eta Peruko feministek Elorrioko esperientzia ezagutu dute

Anboto 2016ko abe. 19a, 13:04

Udaleko ordezkari eta teknikariekin batzeaz gainera, herriko emakume elkarte eta feministekin elkartu dira bisitariak. Udaletxean harrera ofiziala egin die Idoia Buruaga alkateak.

Euskal Herriko ordezkaritza baten baitan, Elorrioko berdintasun teknikaria Guatemalan egon zen duela aste batzuk, eta orain bisita bueltan etorri da. Herrian berdintasunaren arloan egiten den lanketa ezagutu ahal izan dute Guatemala eta Peruko ordezkariek, eta Durangaldeko protokoloaren inguruko azalpenak ere entzun dituzte udaletako eta Amankomunazgoko teknikarien partetik.

Horrez gainera, Elorri Lore, Lilika, Alargunen taldea eta Bilgune Feministako kideekin batzartzeko aukera ere eduki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!