Bigarren eskuko azoka egingo dute, domekan

Anboto 2016ko abe. 15a, 10:56

Bigarren eskuko deneriko artikuluekin, plazan eta Berriotxoa kalean ipiniko dituzte, abenduaren 18an, 09:00etatik 15:30era, bigarren eskuko azokako 66 postuak. Erosteko zein trukea egiteko aukera eskainiko dute parte hartzaileek.

Gabonetan ere, bestelako kontsumo eredu bat bultzatu gura dute azokaren 20. edizioaren antolatzaileek, berrerabilpena eta birziklapena bultzatuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!