Elorrion pertsona nagusien iniziatiba saritu dute

Anboto 2016ko abe. 5a, 12:42

'Elorrioko museo etnologikoa' lanak irabazi du pertsona nagusien iniziatiba lehiaketa. Carlos Palacios eta Maria Asun Azkarateren lana izan da saritua 500 eurorekin.

Elorrioko Udalak eta Gaurko Nagusiak Fundazioak pasadan barikuan nagusien iniziatiba lehiaketako sariak banatu zituen. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 60 urtetik gorako herritarrek, bost lan aurkeztu dituzte, eta 'Elorrioko museo etnologikoa' izan da garailea.

Zahartze aktiboa bultzatzea helburu duen lehiaketara aurkeztu diren lanak ondorengoak izan dira: 'Tertulias itinerantes', 'Enseñando a cultivar huertos', 'Turismoa bultzatzen', 'Englis club' eta lehiaketako irabazlea 'Elorrioko museo etnologikoa' izan dira.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, "proiektu guztiek garatzen jarraitzeko aukera izatea gura dugu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!