Euskararen aldeko herri lasterketa egingo dute Elorrion

Anboto 2016ko abenduaren 1a

Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau bateratua osatu dute zapaturako, Euskararen Egunerako. Tartean, Ebalixu euskara taldeak antolatutako lasterketa egongo da, 12:00etan.

11:00etan hasiko dira ekitaldiak. Udaletxean pankarta bat eskegiko dute, "Gaur ere Euskararen Eguna" lemagaz. Ostean, Jump-Fit ariketa saioan parte hartu ahalko da. 12:00etan lasterketaren txanda izango da; aurretik, 11:30ean egingo dute dortsal banaketa. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, umentzako jolasak eskainiko dituzte, eta 17:30ean flashmoba Oihan Vegagaz. 18:00etan, txokolatadagaz hartuko dituzte indarrak. Azkenik, 22:00etan, Igelak pelikula proiektatuko dute Arriolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!