Venezuelako Caripe herri indigenarako botikak batuko dituzte Elorrion

Anboto 2016ko abe. 1a, 12:43

Iñigo Murua elorriarra Venezuelan bizi da, eta Chaima herri-indigenaren barruan dagoen Caripe herrirako hainbat sendagai zein osasunerako produktuak bidali nahi ditu. Udalak eta Larrañaga-Balenciaga eta Jaio-Olabarrieta farmaziek lagunduko dute bilketan.

Botikak farmazia bi horietan, udaleko beheko solairuan eta Caritasen lokalean -hemen, astelehen arratsaldez soilik- utzi ahalko dira, abenduaren 22ra arte. Azaldu dutenez, heste-zizareetarako, zorrientzako, sarnarako eta hesteen minerako sendagaiak behar dira, besteak beste, baina konpresak edota pardelak ere jasoko dituzte.

Idoia Buruaga alkateak esan du Elorrion elkartasunean oinarritzen diren hainbat ekintza garatzen direla, Kainaberarenak kasu. "Iñigok antolatu duen ekimen hau ere guztiz txalotzekoa da", adierazi du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!