Elorrioko aurrekontuen partaidetza prozesuan 100 lagun baino gehiagok parte hartu dute

Anboto 2016ko aza. 30a, 12:49
Jon Ander Gracia zinegotzia eta Idoia Buruaga alkatea, prozesuaren aurkezpena egin zenean.

Zuzeneko partaidetzaz gainera, 170 galdetegi jaso dituzte udalean. "Iraganeko arazo urbanistikoei" aurre egiteko ideiak ondu dituzte, prentsa oharrean adierazi dutenez.

Izan ere, Belengua kalea urbanizatzea eta Ibarrako espaloia eraberritzea izan dira prozesutik ateratako ondorio nagusietakoak. Osoko bilkuran onartuz gero, errealitate bihurtuko dira. "Urte askotan ahaztuta izan diren herriko hainbat gune eraberritzeko konpromisoa daukagu, eta Ibarra ingurua eta Belengua kaleko urbanizazioa udalak aspaldian jaso dituen eskaerak dira", esan du Idoia Buruaga alkateak (EH Bildu).

Parte hartu dutenen ideiek, udalaren lehentasunak berretsi dituztela azaldu du Buruagak. Sektore eta profil ugaritako jendeak eman du iritzia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!