Elorrioko bitxidenda baten lapurreta egiteagatik lagun bi atxilotu dituzte

Anboto 2016ko aza. 29a, 16:17

Bitxidenda baten lapurrak sartu ziren gauez, eta Ertzaintzak lagun bi atxilotu ditu, gertaeragaz lotura dutelakoan.

Goizaldeko 03:30ak inguruan jaso zuten abisua ertzainek, eta bertaratzean, hiru gazte ikusi zituzten ihes egiten, errekatik zehar. Horietako bi harrapatzea lortu zuten, eta hirugarrenaren bila dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!