Elorrioko souvenirra izango dena aukeratu ahalko da abenduaren 1era arte

Anboto 2016ko aza. 22a, 12:58

Sei artisau aurkeztu dira herriko souvenirra izango dena aukeratzeko lehiaketara. Guztira, 16 lan ekarri dituzte, eta herritarrek botoa eman ahalko dute abenduaren 1era bitartean.

Lanak Iturri kultur etxean daude ikusgai. Herritarrek botoa eman eta gero, epaimahai tekniko batek iritzia emango du, azken erabakia hartzeko. Errebonbilloa, Argiñetako nekropolia... horiek dira aurkeztutako irudi batzuk.

Udalak irabazlearen 100 ale erosiko ditu lehen eskari baten, eta Turismo Bulegoan salduko dituzte. "Urtetik urtera, gora egin du gurera gerturatzen den bisitari kopuruak, eta askok Elorriorekin zer ikusia duen bidai oroigarri bat eraman nahi du. Modu honetan, Euskal Herriko artisauen lana balioan jarri eta Elorrioren oroigarri eder bat izateko aukera izango dugu”, esan du Idoia Buruaga alkate eta turismo zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!