Elorrioko Udalak katastroaren inguruko batzar zabala deitu du

Anboto 2016ko aza. 14a, 17:22

Bihar, martitzena 15, izango da batzarra Arriolan, 18:30etik aurrera.

Katastroaren aldaketaren nondik norakoak azaltzeko, etxeetara bidalitako mezuetan emandako datuak ulertzen laguntzeko, udalera helarazi diren kasuen aurrean eman beharreko pausuak azaltzeko edota elorriarrek gai horren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko baliatuko dute batzarra.

Aldundiak 40 urte eta gero eguneratu du katastroa, eta udalaren ustez, "presaka" egin dute. Gainera, aldaketak egiteko zailtasunak dituztela salatu dute, baita egoeraren gestioan ere. "Birritan eskatu diogu Aldundiari katastroaren inguruko zalantzak argitzeko teknikari bat jar dezala Elorrion eta bulego bat eskaini diogu horretarako, baina bietan uko egin dio".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!