Txirrindulari eta traktoredunek Elorrioko saihesbidetik ibiltzeko debekua dute

Anboto 2016ko urr. 21a, 10:24

Udara arte Elorrioko saihesbidea zena Gerediaga-Elorrio autobide barruan kokatu da, eta tartea ere autobide lez izendatu dute. Horrela, txirrindulari eta traktoredunek bertatik ibiltzeko debekua dute, orain arte ez bezala.

Udalak adierazi du herritar askok jo dutela eurengana, aldaketagatik kexu. Orain, herri barrutik joan behar dute bizikletan zein traktorean doazenek. Idoia Buruaga alkateak gutuna bidali du Aldundira, San Agustinetik Iguria auzorainoko tartearen izendapena lehengora ekartzeko.

Bestalde, Iguria auzotik herrigunera zihoan oinezko bide bat itxi zen duela urte batzuk, eta egoera horri konponbidea ematea ere eskatu dio udalak Aldundiari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!