Jon Ander Gracia zinegotziak (EH Bildu) azaldu zuen zergak mantentzeko apustua egin dutela, jakinda ere Aldunditik jasotzen duten Udalkutxako dirua gutxitzeko aurreikuspena egina dagoela: “Udalaren egoera ekonomikoa ona dela ere badakigu, eta egokiena zergak bere horretan uztea dela uste dugu”.
Hobariak
Bestalde, zergei eta tasei lotutako hobarietan aldaketa pare bat egin dituztela adierazi zuen Gracia zinegotziak. Batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta irabazi asmo bako elkarteei ez diete lurzoruaren erabileragatik kobratuko posturen bat ipintzerakoan; bestetik, auto klasiko eta zaharren jabeek hobari bat edukiko dute, baina autoak egoera onean daudela frogatzera derrigortuta egongo dira.