"Uralita, koltxoiak, bizikleten piezak, umeen karroak, gasolio biltegia...denetik aurkitu dugu"

Anboto 2016ko urr. 7a, 21:40

40 herrikideren artean Elorrioko Zumelegi erreka garbitu dute gaur auzolanean. Culture Surf elkartekoen ekimenagaz bat egin dutenek azaldu dutenez, erreka uste baino zikinago aurkitu dute. "Uralita, koltxoiak, bizikleten piezak, umeen karroak, gasolio biltegia...denetik aurkitu dugu". 

09:00etan ipini dute beharrean hasteko hitzordua. Hiru taldetan banatuta erreka garbitzeari ekin diote. Cross Culture Surf elkartekoek egin dute deialdia, eta udalaren laguntza ere eduki dute. Goizean zehar erreka garbitzen ibili eta gero, plazan utzi dituzte batutako zikin guztiak. Ondoren, parte-hartzaile guztientzako luntxean eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!