'Gure lanaz eta kooperazioaz berbetan' mahaingurua: Caritas, Lajwad eta Kainabera

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2016ko irailaren 22a

Datorren asteazkenean, irailak 28, mahainguru berezi bat izango dugu.

Elorriotik kooperazio edo lankidetza arloan lan egiten dugun hiru elkarteko kideak elkartuko gara solasaldian: Caritas, Lajwad eta Kainabera. Asmoa elkar hobeto ezagutzea eta kooperazio munduan dauzkagun bizipenak eta gogoetak partekatzea da. Iturri kultur etxean 19:00etan izango da berbaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!