Intxortako 3 belaunaldik eman diete hasiera Ferixa Nausikoei

Anboto 2016ko ira. 3a, 20:27

Hasi dira ofizialki Elorrioko jaiak. Intxorta Asti Elkarteko 3 belaunalditako kideek bota dute txupinazoa.

Txupinazo koloretsua izan da Ferixa Nausikoen hasierakoa. Natura, aniztasuna, baloreak... hainbat berba  izan dituzte mikrofonotik. Zeinu hizkuntzan ere helarazi dute mezua.

Gaurko txupinazoaren ostean, feria egingo dute bihar, eta astelehenean Kuadrilen Eguna ospatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!