Inauguratu dute Elorrioko autokarabana gunea

Anboto 2016ko uzt. 11a, 09:38

Zapatu eguerdian inauguratu zuten San Jose kalean zabaldu duten autokarabana gunea. Hainbat herritar eta karabanista hurreratu ziren.

Udalak karabanisten elkarteei mezua bidali zien, gunea inauguratuko zela esanez, eta hainbatek erantzun zien deialdiari. Autokarabanetan etorri, bertan aparkatu, eta asteburua Elorrion pasatzeko aukera eduki dute. Gainera, bisita gidaturen bat egiteko eskaintza ere egin die udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!