Elorrion, gustura
Elorrioko musulmanen elkartea 2010ean sortu zuten, eta Anduetxeta kalean daukate bilgune kulturala. Herrian gustura bizi direla azaldu du imanak: “Elorrion baldintza onak daude, eta %70ek lana dauka. Gainera, herri polita eta lasaia da”.
Euren erlijioa, islama, indarkergiagaz lotuta ageri da askotan komunikabideetan, eta, horren aurrean, elkarbizitzarako deia egin du Ouladek: “Gutxiengoa dira ekintza anker horiek egiten dituzten musulmanak, ez daude burutik ondo. Ez da mendebalderako arriskua bakarrik; gure herri eta leku sakratuetan dago arriskurik handiena. Elkarbizitzaren alde lan egin behar dugu, bai guk bai agintariek”.