Leyre Balerdiren lanak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak

Anboto 2016ko eka. 29a, 11:00

Ferixa Nausikoetarako kartela aukeratuta dago. Leyre Balerdi elorriarraren Txupinazoa lanak iragarriko ditu jaiak, eta 500 euro jasoko ditu lehiaketaren babesle den ANBOTOren eskutik. “Beti gustatu izan zait txupinazoaren unea, denok plazan itxaroten gaudenekoa. Musika eta kolore eztanda horren emozioa islatu gura izan dut kartelean”, dio Balerdik. Arkitektoa da, eta hortik datorkio diseinurako afizioa. 2010ean ere irabazi zuen lehiaketa.

Berrio-Otxoa eguna
Bestalde, astelehenean Berrio-Otxoa eguna ospatuko dute. 12:00etan meza egongo da, 13:00etan luntxa, eta 20:00etan abesbatzaren kontzertua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!