Sexualitate anitzei ondoetorria emango die Elorrioko Udalak

Anboto 2016ko eka. 28a, 12:50

Elorrioko eraikin publikoetan, sexualitate anitzei ondoetorria emateko kartelak ipiniko ditu udalak. Ekainaren 28a da gaur, LGTBQ mugimenduaren nazioarteko eguna.

"Sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko modu anitzak balioan jarri eta geure etxera datorren edonor gustura sentiaraztea da gure helburua", azaldu du Aratxu Uriarte berdintasun zinegotziak. Horrela, hauxe da karteletan agertuko den mezua: Ondo etorriak lesbianak, gayak, transgeneroak, bisexualak eta heterosexualak. Ateak zabalik dozuez. Erabakia, apirilean udalak onartutako adierazpen baten ondorioa da.

Orain arte, espazio publikoetan homofobiaren aurkako mezuak agertu izan dira, Hemen ez da jarrera homofoborik onartuko, adibidez. Baina, mezu horren karga negatiboari buelta eman gura izan diote kanpaina berriagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!