Elorrioko XVI. Azoka Kulturala, udako egitarau zabala hasteko

Anboto 2016ko eka. 21a, 12:33

Elorrioko plazaren bueltan XVI. Azoka Kulturala ospatuko da zapatuan, ekainak 25, eta horrela, herrian udarako antolatutako egitarau zabala hasiko da. Goizetik eguerdira bitartean, auto eta moto zaharren erakusketa eta antigoaleko bildumen salmenta eskainiko dute.

Udaletxepean eta elizpean ipiniko dituzte filateliako bildumak, liburu eta disko zaharrak, eta antzerako beste hainbat gauza. Auto eta moto zaharrak plazan bertan egongo dira, eta Agustin Urizar antolatzailak esan du gutxienez 30 bat auto ikusgai ipiniko direla.

Elorrioko Udak
Udalak antolatutako egitarauaren baitan, uztailaren 4ko Berrio-Otxoa eguna edota Musikaire jaialdia daude. Turismoari ere garrantzia emango diote udan, eta www.elorrioturismo.eus webgunea martxan ipiniko dute informazioa errazteko asmoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!