Bihartik aurrera, Elorrioko igerileku denboraldia martxan

Anboto 2016ko eka. 16a, 11:54

Bihar zabalduko dituzte Elizaldeko kanpoko igerilekuak. Herritarren ekarpenak kontuan hartuta, 36.000 euroko inbertsioa egin dute konponketetarako.

Besteak beste, txirristak, zelaiaren drainatzea eta eskailerak hobetu dituzte inbertsio horregaz. Aurten ere, herritarren proposamenak jasotzeko bidea eskainiko dutela azaldu du Dani Palacios zinegotziak. Horrez gainera, Futbol zelaian egiten dabiltzan obrengatik, autoz ez joatea aholkatu dute, aparkaleku arazoak ez sortzeko.

Iaz 29.300 sartu-irten egin zituzten erabiltzaileek. 1.833 abonatu egon ziren, eta eguneko 12.900 sarrera saldu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!