Gida-baimena euskaraz ateratzeagatik diru-laguntzak emango dituzte Elorrion

Anboto 2016ko eka. 13a, 11:57

17 eta 25 urte arteko gazte elorriarrek jaso ahalko dute laguntza, gehienez 220 eurora artekoa.

"Euskararen erabilera orain arte hedatu ez den hainbat eremutara" zabaltzeko asmoz ipini du martxan neurria Elorrioko Udalak. Azterketa teorikoa euskaraz gainditu dutenek, lehen lau klase praktikoak doan edukiko dituzte. Azaroaren 24ra arte eskatu ahalko da diru-laguntza, udaletxean bertan.

Idoia Buruaga alkateak azaldu du gazte gehienek euskara hutsean ikasten dutela ikastetxeetan, baina gero gida-baimena ateratzeko klaseak gazteleraz hartzen dituztela. "Kontraesan hori leundu nahiko genuke", esan du Buruagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!