7 kartel lehian, Ferixa Nausikoak iragartzeko

Anboto 2016ko eka. 7a, 10:50

Ferixa Nausikoetako kartelaren lehia martxan dago, lanak aurkezteko epea amaitu eta gero. Antolatzaileek azaldu dute aurtengo edizioan zazpi kartel aurkeztu dituztela, eta dagoeneko ikusgai daude Iturri kultur etxeko sarreran. Ekainaren 18ra arte egongo da zabalik erakusketa, eta herritarrek botoa eman ahalko dute euren gustuko irudiaren alde.

Gero, epaimahai tekniko batek hartuko du azken erabakia, herritarren iritzia kontuan hartuta, betiere. San Joan egunaren bueltan esango dute zein kartelek irabazi duen lehia. Irabazleak 500 euroko saria poltsikoratuko du.

Berdintasun ikuspegia
Antolatzaileen arabera, berdintasun ikuspegiaren galbahea pasatu dute zazpi kartelek, eta horrela, ez damezu sexistarik zabalduko.

Aurten, irailaren 3tik 11ra bitartean ospatuko dira Ferixa Nausikoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!