Naturarekiko errespetua bultzatu guran Aste Berdea antolatu dute

Anboto 2016ko eka. 3a, 12:40
Ekainaren 1etik 11ra bitartean hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Elorrion, Aste Berdearen barruan

Ingurumenaren Nazioarteko Aste Berdea antolatu dute Elorrion. ‘Ingurumenaren aldeko konpromiso baten truke’ konposta eta tomate landareak banatu dituzte herriko plazan, goizeko hamarretatik aurrera. Arratsaldean, autoak partekatzeko Lagunkar ekimenaren berri emango du Iker Maguregik

Bihar, udaletxe atzealdean dagoen Buzkantz kaleko lursaila bisitatzeko aukera emango du udalak. Udal ordezkariek diotenez, “herriarentzat gune berde handia zabaltzeko asmoa dago herri-gunean bertan”. Proiektuaren inguruan herritarrek proposamenak egiteko postontzia jarriko dute udaletxean. Igandean, herriko naturbideetatik ibilaldia antolatu dute Erdella Mendi Taldeak, laguntzeko prest agertu den herritar talde batek eta Elorrioko Udalak.

Ortu agroekologikoa nola eraiki feminismotik ikastaroagaz amaituko da aurten Elorrioko Aste Berdea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!