Elorrio eta bere inguruak ezagutu dituzte 11 ikasle alemaniarrek

Anboto 2016ko mai. 24a, 12:25
Ikasle alemaniarrak egindako bisita batean.

Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxekoek trukaketa kulturala egin dute Alemaniako Golsar hirikoekin, eta, ondorioz, azken astean 11 ikasle alemaniarrek Elorrio eta bere inguruak ezagutu dituzte. Ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleekin egin dute trukaketa.

Ikasleen artean hartuemanak landu eta ikasketa ereduen berri emateaz aparte, bata bestearen kulturak ezagutzea ere bada trukearen helburua, Lourdesko Amako kideek azaldu dutenez. Horrela, Elorrioko auzoetatik ibilbidea burutu zuten astelehenean, esate baterako. Gernikako juntetxea edota Bilboko Guggenheim eta Zazpikaleak bisitatzeko aukera eduki dute egunotan alemaniarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!