Langile batek hanka zauritu du Elorrioko San Eloy fundizioan eta ospitalera eraman dute

Anboto 2016ko mai. 19a, 20:40
Anbulantzia bi eta helikopteroa bertaratu dira.

54 urteko langile bat izan da zauritua.

Gaur, 18:15 inguruan, Elorrioko San Eloy fundizioan langile batek  istripua izan du Ertzaintzak informatu duenez. 54 urteko langile batek hankan zauriak izan ditu. Osakidetzako helikoptero bat bertaratu da eta anbulantzia bi ere bai. Azkenean, anbulantzian Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!