Kainaberak antolatutako berbaldi zikloan, errefuxiatuak hizpide

Anboto 2016ko mai. 16a, 11:15
Victor Pozasek pasadan urtean emandako hitzaldia

Maiatza heldu da, eta beragaz batera, Kainabera elkarteak antolatzen duen berbaldi zikloa ere bai. Aurtengo honetan, errefuxiatuen gaia izango dute hizpide. Gerratik ihesi ibili diren pertsonen egoerak aztertuko dituzte, beraz.

Eguaztenerako, hilak 18, deitu dute lehenengo berbaldia: Zer dabil gertatzen orain Sirian? EHUko eta Hegoa fundazioko kide den Victor Pozasek eskainiko du. Honakoa lez, berbaldi guztiak 19:00etan izango dira, Iturrin.

Maiatzaren 25ean emakume errefuxiatuen gaia hartuko dute ardatz, eta hain zuzen ere, Maryan Fathi errefuxiatu kurduak parte hartuko du, Trinidad Vicente Deustuko unibertsitateko irakasleagaz batera. Ekainaren 1ean Egeo itsasoan errefuxiatuei laguntzen dabiltzan boluntarioak izango dira protagonista, eta ekainaren 9an Gerra Zibilaren ondorioz sortutako euskal erbesteaz berba egingo du Gregorio Arrien ikertzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!