Suhiltzaileek etxe bat zabaldu dute Elorrion, sute arriskuagatik

Anboto 2016ko maiatzaren 6a

Suhiltzaileak, Elorrion. (Argazkia: @BomberosBizkaia)

Suhiltzaileak Elorrion egon dira gaur arratsaldean. Etxe baten lapikoa sutan egon da, eta etxea zabaldu behar izan dute, sutea zabaltzeko arriskuagatik.

Dagoeneko zabaldu dute etxeko atea, eta ez dute eman bestelako informaziorik.

Bestalde, gaur Gerediaga-Elorrio autobideko tunel batean ere egon dira, prebentziozko probak egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!