Elorrioko 46 elkarteen lana ezagutarazteko, gida bat kaleratuko du udalak

Anboto 2016ko mai. 2a, 10:57
Maitane Lopez zinegotzia, elkarteekin egindako batzarrean.

Gida hori ekainerako prest egotea aurreikusi dute bultzatzaileek. Elkarteekin elkarlanean egin gura du udalak, eta egitasmoaren berri eman die horietako hainbat kideri.

Elorrioko elkarteen lana ezagutarazi eta balioan jartzeko asmoz, Elkarteen Gida osatuko du udalak elkarteekin elkarlanean. Maitane Lopez zinegotziak azaldu du Elorrion elkarte ugari egon izan direla urtetan zehar, eta herriari eskainitako dinamika asko landu dituztela. Euren lana eskertu du, eta horregatik, balioan jartzeko beharra ikusi du: "Udaletik beren lana nabarmendu eta eskertu nahi dugu, eta ekimen hau pauso txiki bat da bide horretan”.

Uneotan 46 elkarte ditu zerrendatuta udalak, eta gida osatzeko, guztien ekarpena eskatu du. Udalak prestatutako formulario bat bete beharko dute, euren historia, helburuak edota kontaktuak azalduta, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!