"Galdeketa egin gura dugula esateko garaia da"

Anboto 2016ko api. 22a, 15:40

Elorrioko Gure Esku Dagoren aurkezpena

Gure Esku Dago mugimenduak hitzordu berri bat ipini du biharko, Elorrion.

“Herri galdeketa egin gura dugula esateko garaia heldu da”, adierazi dute antolatzaileek. 2017an, etorkizun politikoaren inguruko erabakitzeko eskubidea praktikara eramatea aurreikusi dute mugimendukoek, baina, horretarako, herritarren babesa lortu gura dute. Ondorioz, bihar eguerdian bozketa bat garatuko dute plazan, 12:30etik aurrera. Boto-paperak etxeetara bidali dituzte, eta plazan bertan ere eskuratu ahalko dira. Hauxe da erantzun beharreko galdera: 2017an Elorrion herri galdeketa egitea nahi duzu?

Antolatzaileen ustez, erabakitzeko eskubidea “bizikidetzaren oinarrizko osagaia” da.

Urte bi lanean
Elorrioko Gure Esku Dagok urte biko dinamika garatu du jada, eta martxoaren 11n, esaterako, ehunka lagunek kriseiluak aireratu zituzten Argitu erabakia izeneko ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!